Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Etxebizitza
 

WAI-A


  Etxebizitza - Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren politikak EAEn etxebizitza eskuratzeko dagoen arazo larriari irtenbidea ematen laguntzea du helburu. Autonomia Erkidegoan egoerari buruzko diagnostikoak erakusten duenez, herritarren % 90etik gora dira merkatuko egungo prezioetan etxebizitzarik eskuratu ezin dutenak.  Eta prezio horiek eragin dute, neurri handi batean, alokairuan jartzeko etxebizitzen parkea etxebizitza guztien % 10etik beherakoa izatea.  Dakigunez, etxeen eta familien tamaina txikiagotzen ari da, eta immigrazioa gora doa.  Egungo biztanle-kopuruak bere horretan jarraitzen badu, 107.000 etxebizitza berri inguru beharko dira 2010. urtera bitartean (hau da, 13.000 urteko).

Horretarako, Gobernuko beste hainbat arlorekin eta alderdi politikoekin, aldundiekin, enpresekin eta kreditu-erakundeekin lankidetzan dihardu Etxebizitza Sailak.  Herritarrak, etxebizitzaren arazoaren salaketan eta irtenbidean alderdi aktibo eta hartzaile diren heinean, gure ekimen guztien protagonistak eta jasotzaileak dira.

Azken eguneratzea: 2006/01/30
Dirulaguntzak