Lurzoruari eta hiri-antolamenduari buruzko arauzko proiektuak egitea. Azken horri dagokionez, lurraldea antolatzearen ardura duten organo eskudunekin batera .
Izapideak koordinatu eta kontrolatzea, eta, hala badagokio, hiri-antolamenduko eta lurzoruko tresnak lantzea, bai eta tresna horiek baliatzeko gestioak egitea ere, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen esparruan.
Hiri-antolamenduko eta lurzoruko tresnei buruzko txostenak egitea, Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen funtzionamenduaren esparruan, eta Sailaren berezko eskumenei loturik.
Birgaitze integratuko areak eta area andeatuak deklaratzea, urbanizatutako eta eraikitako ondarea birgaitzeari begira; bai eta berariazko ekintzak egitea, hiria birgaitzeari eta onera ekartzeari dagokienez.
Lurzoru eraikigarria lortzea, Sailak etxebizitza-arloan egin beharreko jarduerak ahalbidetzeko; eraikin zaharkituak ordez daitezke ere xede horri begira.
Euskadiko Ondareari buruzko legean aurreikusitakoaren esparruan Sailari esleitu zaion titulartasun publikoko lurzorua administratzea, eta lurzoru horren berariazko inbentarioa egitea, antolatzea eta kontrolatzea, aipatutako Legean aurreikusitakoa betez.
Sailak garatutako jardueren eta beste sail batzuek agindutakoen ondorio diren desjabetze-espedienteak izapidetzea eta balio justuak eta berriz kokatzeko eskubideak onartzea.
Haren eginkizunak betez eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin elkarlanean, Sailak parte hartuko duen ondare-eragiketen eraginpeko eraikinen balorazio teknikoak egitea, bai eta beste eraikin batzuen balorazioak egitea edo haiek egiten laguntzea ere, Sail horren eskaerari erantzunez.