Honako arlo hauei buruzko arauzko proiektuak egitea: eraikuntza, birgaitzea, iraunkortasuna, berrikuntza teknikoa eta eraikuntzaren kalitatea, bai eta, hala badagokio, eraikuntza iraunkorraren arloko egiaztagiriak kudeatu eta ematea ere.
Hirigintza eta eraikuntza iraunkorrak bultzatzeko sustapen-jarduerak.
Sustapen zuzeneko etxebizitza sozialen arloko obren gauzatzea planifikatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea.
Arkitekturaren aldetik bereziak diren eraikinak birgaitzea.
Proiektu tekniko, memoria eta oinarri teknikoen pleguak idaztea.
Etxebizitza sozialak sustatzerakoan obrak zuzendu eta ikuskatzea, edo, hala badagokio, eginkizun horiek betetzeko laguntza teknikoa ematea.
Sailak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen promozio adostuekin zerikusia duten proiektuak aztertzea eta horiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea, bai eta, hala badagokio, promozio horiekin zerikusia duten obren gauzatzea kudeatu, kontrolatu, eta horien jarraipen teknikoa egitea ere.
Sailak sustatu dituen etxebizitzak eraiki edo birgaitzeko obrekin zerikusia duten proiektu teknikoak ikuskatzea, bai eta obra horien harreren kontrol teknikoa egitea ere.
Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioak ematea, Lurralde Ordezkaritzen talde teknikoen txostenak oinarritzat hartuta.
Irisgarritasuna sustatzea.
Eraikuntzaren eta birgaitzearen problematika aztertu, ebaluatu eta kontrolatzea.
Eraikuntza-kalitatea antolatu eta sustatzea, etxebizitzak eraiki eta urbanizazio-obrak egiterakoan.
Eraikinen egoera kontrolatzea eta Eraikinen Ikuskatze Teknikoak egitea.
Ikerketa sustatzea eta bizitegi-eraikuntzan erabilitako teknikak modernizatzea.
Eraikuntzaren sektorean kalitatea, iraunkortasuna eta lan-arriskuen prebentzioa integratzeko sistemak sustatzea; azken horri dagokionez, arlo horien eskumeneko organoen eskumenak hartuko dira kontuan.
Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entsegu-laborategien egiaztagiriak ematea eta berritzea, eta arlo horri dagozkion lanak eta entseguak egitea.
Proiektuak Ikuskatzeko Bulego gisa jardutea eta Eusko Jaurlaritzaren sail guztiei dagozkien eraikuntza-obren harreren kontrol teknikoa egitea, baldin eta sail horiek proiektuak ikuskatzeko berariazko zerbitzurik ez badute eta haien eskaerari jarraituz, eta sail anitzeko eraikinei dagokienez Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenak bazter utzi gabe.
Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko Batzordea eta Irisgarritasuna sustatzeko Euskal Kontseilua bultzatu eta laguntzea.