Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeari eta Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordeari laguntzea .
Garapen-lankidetzarako programa eta proiektuak sustatu, koordinatu eta gauzatzea, ekonomiaren, kulturaren, zientziaren eta teknikaren arloetan.
Nazio Batuetako erakundeekiko harremanak sendotzea, laguntza humanitarioari eta garapen-lankidetzari dagokienez.
Autonomia Erkidegoko edo kanpoko bestelako erakunde publiko edo pribatuek helburu berdinekin ezar ditzaketen programa eta ekimenak sustatzea eta horietarako laguntza ematea.
Euskal teknikarien prestakuntza sustatzea, lankidetzaren eta garapenaren gaietan.
Euskal Administrazio Publikoen arteko koordinazioa sustatzea, lankidetzaren eta garapenaren gaietan.
Garapen-lankidetzarekin zerikusia duten arauzko proiektuak egitea.
Garapen-lankidetzarako politika eraginkorragoa abian jartzeko beharrezko tresna eta neurriak diseinatzea.
Garapen-bidean dauden herrialdeen aurrerapenerako garrantzizko ikerlanak egin eta hedatzea.
Giza eskubideak eta gatazken konponbide baketsua sustatzea, baita gizartea bultzatzea ere, garapen-lankidetzarako programa eta proiektuetan parte har dezan.
Euskal Autonomia Erkidegoan garapen-lankidetza sustatu eta hedatzea, bai eta horri buruzko sentsibilizazioa eta prestakuntza indartzea ere.
Larrialdi-laguntzak aztertu, ebaluatu eta proposatzea.
Lankidetzarekin zerikusia duten foro eta erakunde guztietan parte hartzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan zein kanpoan, kasu bakoitzean Gobernu Kontseiluak ezarriko duenaren arabera.