Saila / Erakunde Autonomiaduna
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza
Kapitulu honen xedea produkzio-garapeneko, eta prestakuntza eta laguntza teknologikoko proiektuei emango zaizkien laguntzak arautzea da. Proiektu horiek herrialde pobretuetako pobreziaren kontrako borrokarekin zuzenean lotuta daude irabazi-asmorik gabeko erakundeen bitartez.
1.– Diru-laguntza jasotzeko, erakunde eskatzaileak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Legeen arabera eratuta eta dagokion erroldan inskribatuta egotea, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
b) Estatutuetan berariaz aipatu beharko du bere helburuetako bat Hegoaldeko herrialde pobretuak garatzera bideratutako proiektuak gauzatzea dela, edo, dokumentazio fidagarriak aurkeztuz, alor horretan gutxienez bi urte lanean daramala egiaztatu beharko du.
c) Irabaziak lortzeko asmorik ez izatea.
d) EAEn egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra edukitzea.
Horri dagokionez, erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-oinarriko (bazkideak, boluntarioak edo antzekoak) egitura esanguratsuak dituenean (eta hori agiri bidez egiaztatzen duenean) ulertuko da ordezkaritza iraunkorra duela. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak eskaera aurkezteko erantzukizun zuzena hartzen du bere gain, eta konpromisoa hartzen du proiektuen dokumentazioa, kontabilitatea eta kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoko bulegoan egiteko. Proiektuaren kudeaketarako, gutxienez proiektuaren identifikazioan, formulazioan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartu beharko da.
e) Ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zigorra jaso (ez zigor penalik ez administratiborik), sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiteagatiko zigorrak barne, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik jaso ere.
f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.
2.– Erakundeek eratutako partzuergo batek aurkeztutako proiektuek ere diru-laguntzak lortu ahal izango dituzte. Kasu horretan, partzuergoa osatzen duten erakundeetako bakoitzak bete beharko ditu aurreko paragrafoan aurreikusitako baldintzak, honako hauek aintzat hartuta:
a) Gutxienez partzuergoko buruak Euskadin izan beharko du gizarte-egoitza edo ordezkaritza iraunkorra; partzuergoa osatzen duten gainerako erakundeek, aldiz, ez dute baldintza hori bete beharrik izango.
b) Gutxienez partzuergoko burua irabazi-asmorik gabeko erakundea izango da; gainerakoek, aldiz, ez dute baldintza hori bete beharrik izango. Kasu horretan, irabazi-asmorik gabeko erakundeek proiektuan zuzeneko edo zeharkako irabazi-asmorik gabeko interesa dutela bermatu beharko dute, eta esku-hartzearen nondik norako teknikoak direla-eta parte hartzen dutela justifikatu.
Partzuergoa osatzen duten erakundeek proiektuaren baterako erantzukizuna onartzen dute, eta helbide bakarra izendatuko dute espedientearen administrazio-jakinarazpenetarako.
Partzuergoko buruaren izendapena, erakunde bakoitzak proiektuan duen parte-hartze ehunekoa, parte hartzen duen eragile bakoitzaren eskubide eta betebeharrak, eta baliabideak kudeatzeko eta gatazkak konpontzeko sistema hitzarmen batean zehaztuko dira, eta partzuergoko kideek eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute hitzarmen hori. Hitzarmen horretan, esanbidez adierazi beharko da erakunde bakoitzak proiektu osoaren erantzukizun zuzena eta solidarioa bere gain hartzen duela.
1.053.594,65€
34/2007 DEKRETUA, otsailaren 27koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena.
AGINDUA, 2008ko apirilaren 30koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, horren bitartez 2008rako garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kontura egindako proiektuei zuzendutako laguntzak deitzen dira.
Telefonoa: 945-016403
E-mail: lankidetza@ej-gv.es
Behar bezala betetako formularioa
II. eranskineko 11. puntua ikusi
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza eta
Gizarte Gaietako Saila
Garapen Lankidetzarako
Zizendaritza
Donostia-San Sebastián kalea,
1
01010 Vitoria-Gasteiz
1.– Jasotzen diren eskaeren arabera, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak, aurkeztutako proiektuak aztertu ondoren, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordeari helaraziko dizkio. Ondoren, batzorde horrek laguntzak emateko proposamen bat egingo du dekretu honen I., II. eta III. kapituluetan araututako modalitate bakoitzeko.
2.– Diruz lagundu beharreko proiektuak aukeratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko, lehiaketaren sistema erabiliko da. Horri jarraiki, deialdi-aginduan ezarritako hautaketa-irizpideen arabera balioetsiko dira proiektuak, eta jasotako puntu kopuruaren arabera emango zaie diru-laguntza —19. artikuluan aurreikusitako kopurua izango da gehienez eman daitekeena—, harik eta dagokion modalitatearen diru-hornidura agortu arte.
3.– Deialdi bakoitzaren aurrekontu osoaren fondoen % 20 Saharaz Hegoaldeko Afrikan gauzatutako proiektuetarako gordeko da, eta % 10 emakumeak, emakume-erakundeak edo bereziki emakume eta gizonen arteko desberdintasunak ezabatzearen aldeko borrokan diharduten emakume-erakundeak xede dituzten proiektuetarako, betiere proiektuak behar bezala aurkezten badira, zenbateko horiek biltzen badituzte eta 6.2 artikuluan ezarritako baztertze-arrazoietatik salbuetsita badaude.
Puntuazioaren arabera ezarritako lehentasunean oinarrituta aurrekontu-gutxieneko horiek lortzen ez badira, puntuazio txikiagoa duten eta eremu horiei atxikita dauden I. Kapituluko proiektuak hartuko dira barnean, ezarritako ehunekoetara iritsi arte. Ildo horretan, puntuazio handiagoa duten, baina adierazitako eremuen barnean hartuta ez dauden proiektuak baztertu egingo dira.
4.– Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez ere Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren ekitaldi horretarako diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoaren % 10 eskuratzeko aukera izango du. Gehienezko zenbateko hori kalkulatzerakoan, kontuan hartu dira, batetik, dekretu honetan araututako laguntzak, eta, bestetik, GLSFren kargurako edozein deialditan erakunde eskatzaileari ekitaldi horretan emango zaizkion diru-laguntzak.
Aurreko paragrafoetan ezarritako ebazpen-prozedura aplikatuta erakunde batek gehienezko muga gainditzen badu, erakunde horren proiektuak baztertu egingo dira, puntuazio handiena duen proiektutik hasita eta muga hori bete arte.
5.– Aurkeztutako proiektuen zuzeneko edo zeharkako kostuei dagokienez, Kudeaketa Batzordeak aukera izango du diruz lagundu beharreko proiektuaren kostu jakin batzuk murrizteko edo kentzeko proposamena egiteko, arrazoi egokiak eman ondoren.
6.– Kudeaketa Batzordearen proposamena, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak txostena egin ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari helaraziko zaio, eta horrek erabakiko du eskatutako laguntzak eman edo ez.
7.– Diru-laguntza eman edo ukatzen duen ebazpenaren berri Jaurlaritzaren Kontseiluari emango zaio, eta EHAAn argitaratuko da.
8.– Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean hasi eta hurrengo lau hilabeteetan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, aurkeztutako eskaerak gaitzetsitzat joko dira.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko sailburua
Lau hilabete aurkezteko epea bukatu eta gero
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
22/04/2004