Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarte ongizatea
 

WAI-A


Gizarte Ongizatea - Bitartekarien Erregistroa

  1. Bitartekarien Erregistroa sortzen da, familia-bitartekaritzaren arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita. Erregistro horretan inskribatuko dira bitartekariak.

  2. Erregelamenduz zehaztuko dira erregistroaren osaera, zereginak eta izena emateko eta egiaztagiriak egiteko prozedura.

  3. Bitartekarien Erregistroa kudeatzeko organo eskudunak erregistro horretan izena eman nahi dutenen eskaerak jaso eta aztertuko ditu, eta, 9. artikuluan jasotako betekizunak egoki betetzen dituztela egiaztatuz gero, erregistroan inskribatuko ditu, betiere familia-bitartekaritzan eskudun den Eusko Jaurlaritzako sailak, Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordeak aurretiaz emandako aholkuak aintzat hartuta, ezartzen dituen irizpideei jarraituz. Inskribatu eta gero, Erregistroak horren ziurtagiria emango du.

  4. Aurreko paragrafoan aipatutako organo eskudunak zerrenda bat osatuko du familia-bitartekaritzaren arloan diharduten pertsonez eta programa nahiz zerbitzu publikoez, herritarrek informazio horren berri izan dezaten.
Azken eguneratzea: 2008/03/11