Gizarte Ongizatea - Familia Bitartekaritzako Aholkularitza Kontseilua
Bitartekaritzaren arloan aholkuak emateko, Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea sortzen da, familia-bitartekaritzan eskudun den Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita.
Aholku-batzorde horretako kide izango dira administrazio publikoetako ordezkariak, unibertsitateak, lanbide-elkargoak, familia-bitartekaritzaren arloan nahiz familiako kideen arteko gatazkei arreta profesionala emateko arloan diharduten erakunde esanguratsuak eta, arlo horrekin lotura izanik eta aholkularitza emateko modua dutelarik, beharrezko iritzitako pertsona guztiak.
Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordeak zeregin hauek izango ditu:
Lege hau garatzeko ematen diren erregelamenduarauak direla eta, nahitaezko txostena igorriko du aurretiaz, 15 egun balioduneko epean, txostena eskatzen Bitartekari izateko prestakuntza-ikastaroetan aintzat hartu beharreko irizpideak agertuko ditu, ikastaro horiek prestakuntzaren kalitatea bermatzeko beharrezko diren betekizunen arabera egin daitezen. zaionetik hasita.
Bitartekari izateko prestakuntza-ikastaroetan aintzat hartu beharreko irizpideak agertuko ditu, ikastaro horiek prestakuntzaren kalitatea bermatzeko beharrezko diren betekizunen arabera egin daitezen.
Familia-bitartekaritzan eskudun den Eusko Jaurlaritzako sailari edozein eratako aholkularitza eta laguntza emango dio, sail horrek arlo horretako jarduerak garatzeko beharrezkotzat jo izanez gero.
Memoria bat prestatuko du urtero bere jarduerei buruz, baita Euskal Autonomia Erkidegoan familia-bitartekaritzak duen egoerari buruz ere.