Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarte ongizatea
 

WAI-A

Gizarte Zerbitzuetako Dolores Ibarruri Sariak 2007

Deialdiaren onarriak (pdf, 2Mb)

www.premiosdoloresibarruri.net

373/2005 Dekretuak  Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezarri ditu, eta dekretu horrek Sailari emandako eskumenen artean dago gizarte-ongizatearen eta gizarteratzearen alde garatzen diren ekimenetan parte hartzea, erakunde den aldetik, eta baita horiek sustatzea ere.

Gizarte zerbitzuen sektoreak, ibilbide historiko laburra duenez sistema antolatu gisa, eta gizarteko talde ahulenen eta behartsuenen beharrizanei aurre egiteko baliabide-multzoa den aldetik, laguntza irmoa behar du, gizarte-justiziaren eta gizarte osoaren ongizatearen defentsaren mesedetan.

Aurreko horrekin guztiarekin bat etorriz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak gizarte-ekimena sustatzeko asmoa du, elkartasuna hobetzeko eta areagotzeko lehentasunezko jardun gisa. Ildo horretan kokatzen dira gizarte zerbitzuetako Dolores Ibarruri sariak, horien helburu baita jendaurrean aitortzea eta sustatzea gizarte-baztertze edo desabantailan dauden edo egote ko arriskuan dauden taldeak gizarteratzeko lan sozialean gailendu direnen ahalegina.

Xede horri erantzun nahi dio, beraz, urtero deitu nahi den sari honen sorrerak, jendaurrean aitortu edo goraipatu nahi du eta pertsona horien jarduna (pertsona fisiko zein juridiko izan) Gizarte Ongizatearen alorrean, eta berdintasuna, elkartasuna eta gizarte-justizia argitzen duten balio eta oinarrien eremuan.

Sarien izena Dolores Ibarruri oroituz jarri da. Gallartan jaio zen, 1895eko abenduaren 9an. Beharginekiko harremanak eta bizimodu latz-latzak kontzientzia politikoa eta soziala ernarazi zioten. Doloresentzat, horrenbesteko bidegabekeriari amaiera emateko bide bakarra zen sozialismoa, bidezko, berdintasunezko eta klase arteko borrokarik gabeko gizartea lortzeko tresnatzat hartuta.

21 urterekin ekin zion Alderdi Komunistako militantziari, eta 23rekin idatzi zuen bere lehen artikulua, La Pasionaria goitizenaz izenpetuta.

Estatu-kolpe militar frankistaren ondorioz Espainian piztu zen gerra zibilean gogotsu borrokatu zen askatasunaren eta errepublikako legezkotasunaren alde.

Diputatu aukeratu zuten 1936an, eta Gorteetako lehendakariorde 1939an. 1942an Espainiako Alderdi Komunistaren idazkaritza nagusia bereganatu zuen, eta 1960an utzi zion karguari, lehendakaritza hartzeko.67 urte zituela, Bakearen Lenin saria eman zioten, baita honoris causa doktoretza ere Moskuko unibertsitatean.

SESBen 38 urte atzerriratuta eman ondoren, Espainiara itzuli zen 1977an, eta Asturiasko diputatu hautatu zuten.

Langileen alde, pertsona eta talde behartsuenen defentsan iraun zuen lanean, 94 urte zituela herioak eraman zuen arte.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko urriaren 21eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe.

Xedea

262/2003 Dekretu xedea da gizarte zerbitzuen alorreko Dolores Ibarruri sariak sortu eta arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen alorreko informazio, esku-hartze eta ibilbide profesionaleko eremuetara zuzenduta, ondoko artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Sarien alorrak

Ondoko hiru alorrak ezarri dira:

  1. Esku-hartzearentzako saria, gizarte zerbitzuetako entitateek talde baztertuekin edo baztertzeko arriskuan daudenekin gauzatzen dituzten esku-hartze programak saritzeko.

  1. Informazioarentzako saria, komunikabideetako profesionalen parte hartzea sustatzeko asmoz, Gizarte Ongizatearekin zerikusia duten dibulgaziozko materialak prestatzen eta hedatzen jardun dezaten, helburu pedagogikoekin eta gizartea sentikorrago bihur dadin.

  1. Gizarte Ongizatearen eta gizarte zerbitzuen alorrean diharduten pertsona eta entitateen ibilbide profesionalarentzako saria.

Azken eguneratzea: 2007/10/09