Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Inmigrazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


BILTZEN: Kultur Arteko Bitartekotza eta Hezkuntzarako Ekimen Komunitarioak Koordinatzeko Zentroa - Aurkezpena

 

Euskal Autonomia Erkidegoan gero eta atzerritar etorkin gehiago dago, ezin da ukatu, eta horrek kultur aniztasun nabarmena dakarkio gure inguruari. Administrazio publikoek ausart eta irmo jokatu behar dute gizarte-integrazioaren eta kulturen arteko aberastarearen alde, kontuan hartuta kultur aniztasuna aberastasun iturri dela euskal gizartearentzat. Hala ere, gatazkak sor daitezke, ezinbestean, eta egoki kudeatu behar dira.

 

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Inmigrazio Zuzendaritzak Kultur arteko Bitartekotza eta Hezkuntzarako Ekimen Komunitarioak Koordinatzeko Zentroa sortu eta atxikitzea hartu du helburu. Zerbitzu horren xedea da euskal gizartean dauden kultur komunitateen arteko elkarrizketa bizkortzea; orobat, kultur komunitate horien eta Administrazioaren arteko harremana. Hain zuzen ere, zerbitzu publiko eta pribatuei beraien lanerako aholkua eman diezaiekeen zentroa nahi da —kultur arteko bitartekotza eta hezkuntzaren eremuan—, alor horretako gatazkak kudeatu eta eraldatzeko prozesuak errazteko gauza izango dena, eta pertsona ororen gizarte-integrazio osoa errazteko gai, aniztasuna errespetatuz, betiere.

 

“BILTZEN” Kultur arteko Bitartekotza eta Hezkuntzarako Ekimen Komunitarioak Koordinatzeko Zentroa ondoko helbideetan kokatzen da:

 

BILBO

Blas de Otero 11. Deustuko metro sarreratik hurbil.

Tfnoa: 94 400 19 00

 

DONOSTIA

Larramendi 1, behea, erdia..

Tfnoa: 943 46 45 93

 

VITORIA-GASTEIZ

Portal del Rey 3, 11. bulegoa

Tfnoa: 945 20 36 61

 

 

Faxa: 94 400 04 44

E-maila: biltzen@biltzen.org

Azken eguneratzea: 2006/02/08