Inmigrazioa - Inmigrazio Buruzko Planaren
Inmigrazioari Buruzko Euskal Plana (pdf 3,95Kb)
Inmigrazioari buruzko Euskal Planari esker planifikatu eta koordinatu ahal izango da administrazio publikoak inmigrazioaren arloan hurrengo urteotan egin beharrekoa. Beste sektore batzuen esku hartzea ere ikusi da aurrez, hala nola hezkuntza eta joera sozial eta humanitario nabarmena duten gizarte-erakunde eta instituzioena.
Planak, bestalde, euskal administrazio publikoek inmigrazioaren arloan dagoeneko garatzen dituzten ekintza eta neurriez gain, sustatu nahi direnak ere hartzen ditu, horretan eskumena duten sail eta erakundeen artean adostutako zuzentarauak jasota.
Planak hiru zati ditu:
-
Deskriptiboa da eta bertan EAEko inmigrazioaren karakterizazioa egiten da, kontuan harturik jatorria, ezaugarriak, egoera eta gaur egungo arautegia eta egoera politikoa.
-
Operatiboa da, eta esku hartzeko esparruak zehazten dira bertan, Inmigrazioari buruzko Euskal Planaren printzipio nagusietan oinarritutako zuzentarauak hartzen dira eta Inmigrazioari buruzko Euskal Plana betearazteko neurriak adosten dira.
Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren Osoko Bilkurak, 2003ko urriaren 30ean egindako bilkuran, aldeko irizpena eman zuen. Gero, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2003ko abenduaren 9an, behin betiko testua onartu zuen. Izan ere, testu horren inguruan taxutuko da Euskal Autonomia Erkidegoaren inmigrazio-politika 2003-2005 aldian. Plana apirilaren 2an eztabaidatu zen Eusko Legebiltzarrean.
Inmigrazioari buruzko Euskal Planaren helburu nagusia da atzerriko etorkinen INTEGRAZIOA lortzea. Helburu nagusi horretatik bi esparru ateratzen dira, eta horietan ere helburuak ezarri dira:
-
Kudeaketarena, alegia, herri-administrazioen alorrean burutu beharreko aldaketa eta jardueren multzoa, sistema globala egituratu, koordinatu eta elikatzeko asmoz, EAEn inmigrazioaren eremuan gauza tu beharreko esku hartze multzoaren euskarri eta erreferentzia estrategikoa lor dadin
Hona proposaturiko neurriak:
Atal honen barruan daude:
-
Egituratzea, kudeaketa eta osoko euskarria xede duten neurriak (informazioa, gaikuntza orokorra...), Planaren alde operatiboko gizarteratze-eredua eta neurriak garatzeko.
-
Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzatik gauzatutako neurri berezituak, zerbitzu-sistema normalizatuetatik jardutea aurrez ikusten dutenak.
-
Gizarte zibil antolatuaren ekinbide osagarriei laguntza emateko neurriak.
-
Zerbitzu-sistema normalizatu guztiak malgutzea eta egokitzea etorkinen beharrizan berezien arabera: Gizarte Zerbitzuen Sistema, Prestakuntza eta Enplegua, Hezkuntza, Etxebizitza, Osasuna, eta abar.
Besteak beste, ondoko helburuak ezarri zaizkie neurriei:
-
Horien antolakuntza eta funtzionamendua hedatu eta gizarteratzea.
-
Zerbitzuetara iristeko sistemak eta arreta ematekoak egokitzea.
-
Baliabideen dotazioa antolatzea.
-
Profesionalei gaikuntza ematea beren esku hartzearen alde berezietarako.
-
Horien jarduera gizarte-ekimenarekin koordinatzea, eta, bereziki, etorkinen ordezkaritza duten elkarteekin.
|