Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Inmigrazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa - Funtzionamendua


  • 200/2002 Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duena.  
  • Agindua, 2003ko apirilaren 30koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, herritar etorkinen integrazio eta partaidetzarako Foroko organoen funtzionamendu-araudiaren argitalpena agindu eta Lan Batzordeetan sartzeko epea zabaltzen duena.

FOROAREN OSOKO BILKURA

 

FOROAREN OSOKO BILKURAK 2003an egindako saioak eta bilera bakoitzaren gai-zerrenda:

  • Foroaren osoko bilkura I

       2003ko urtarrilaren 15ean egin zen.

        Gai-zerrenda:

1.  Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren aurkezpena.

2.  Foroaren lehenengo osoko bilkura eratzea.

3.  Galderak eta eskaerak.  

  • Foroaren osoko bilkura II

       2003ko apirilaren 7an egin zen.

        Gai-zerrenda:

1.  Foroaren lehenengo osoko bilkuraren akta onestea.

2.  Foroaren antolakuntza eta funtzionamendu araudia onestea.

3.  Lan-taldeetako koordinatzaileak izendatzea.

4.  Heldu izeneko Euskal Autonomia Erkidegoko atzerritar etorkinei laguntza juridiko-soziala emateko zerbitzuari buruzko informazioa.

5.  Inmigrazio Zuzendaritzaren prestakuntza-programei buruzko informazioa.

6.  Inmigrazio Zuzendaritzaren laguntza-ildoei buruzko  informazioa.

7.  Galderak eta erantzunak.  

  • Foroaren osoko bilkura III    

       2003ko urriaren 30ean egin zen.

        Gai-zerrenda:

1.   Hala badagokio, Foroaren bigarren osoko bilkuraren akta onestea.

2.   Egindako ekarpenei buruz lan-taldeetako koordinatzaileek  informazioa ematea.

3.   Inmigrazioari buruzko Euskal Planaren zirriborroaren aurkezpena.

4.   Eskaera, Inmigrazioari buruzko Euskal Planaren zirriborroaren gainean txostena egiteko.

5.     Galderak eta erantzunak.

FOROKO LAN BATZORDEAK

 

2003ko 16an hasi zen Foroa osatzen duten batzordeen lana. Lehen fase honetan hiru bilera-aldi egin ziren, eta batzorde bakoitzeko kideek adostu egin zuten INMIGRAZIOARI BURUZKO EUSKAL PLANAren jarraibideak garatzeko neurri-proposamen bat, bakoitzaren lan-esparruan.

 

Hartara, gaiarekin zerikusia duten elkarte, talde, organizazio, erakunde eta administrazio publikoen parte hartzea bermatu nahi da, Inmigrazioari buruzko Euskal Plana egiteari dagokionez.

 

Bilera-Aldiak:  

  • Lehen bilera-aldia:

Laneko Gaietarako Batzordea: 2003ko ekainaren 16an, 10:30ean

Gizarte Baliabide, Etxebizitza eta Osasun Batzordea: ekainaren 17an, 10:30ean. Batzorde honen barruan beste bi sortu dira: Gizarte Baliabide eta Etxebizitzarena, eta Osasun Batzordea. Hori gorabehera, koordinazio bakarrari eutsiko diote, eta hainbat kidek, atzerriko etorkinen talde eta elkarteetako ordezkariek batez ere, bietan hartuko dute parte

Hezkuntza Batzordea: ekainaren 18an, 10:30ean.

Berme Juridikoen eta Giza Eskubideen Batzordea: 2003ko ekainaren 19an, 10:30ean.

Herritarren Parte Hartze, Kultura eta Sentsibilizazio Batzordea: 2003ko ekainaren 19an, 12:00etan.  

Bilera horietan guztietan, batzordekideen zereginak eta betebeharrak ekarri ziren gogora, haien funtzionamendua arautzen duen erregelamenduaren arabera (2003ko apirilaren 30eko Agindua). Lehen bilera horietan batzordeak eratu eta batzordekideen arteko elkarrizketari ekin zitzaion. Kronograma bat prestatu zen, batzorde bakoitzak Planari egindako proposamenekin.  

  • Bigarren bilera-aldia:

Laneko Gaietarako Batzordea: 2003ko uztailaren 22an, 10:30ean.

Gizarte Baliabide, Etxebizitza eta Osasun Batzordea: 2003ko uztailaren 9an, 09:00etan, Gizarte Baliabide eta Etxebizitza Batzordea; eta Osasun Batzordea, 11.30ean.

Hezkuntza Batzordea: 2003ko uztailaren 23an, 09:30ean.

Berme Juridikoen eta Giza Eskubideen Batzordea: 2003ko uztailaren 7an, 12:00etan

Herritarren Parte Hartze, Kultura eta Sentsibilizazio Batzordea: 2003ko uztailaren 30ean, 12:00etan.  

Bilera horietan guztietan, batzordekideen ekarpen eta proposamenak baloratu ziren, eta bidezko izan zenetan, batzorde bakoit zaren erabakia ere onartu zen, Inmigrazioari buruzkoEuskal Planean sartu beharreko neurriei buruz.    

  • Hirugarren bilera-aldia: 

Hezkuntza Batzordea: 2003ko irailaren 8an, 10:00etan. 

Berme Juridikoen eta Giza Eskubideen Batzordea: 2003ko uztailaren 17an eta 28an, 12:00etan.

Herritarren Parte Hartze, Kultura eta Sentsibilizazio Batzordea: 2003ko abuztuaren 7an, 10:00etan. 

Esandako batzordeek, azkenik, Planari egin beharreko ekarpenei buruzko akordioak onartu zituzten.  

  • Laugarren bilera-aldia 

Laneko Gaietarako Batzordea: 2004ko martxoaren 18an, 10:00etan.

Gizarte Baliabide eta Etxebizitza Azpibatzordea: 2004ko martxoaren 9an, 12: 30ean.

Osasun Azpibatzordea: 2004ko martxoaren 9an, 10:00etan.

Hezkuntza Azpibatzordea: 2004ko otsailaren 19an, 09:30ean eta martxoaren 26an, 09:30ean.

Berme Juridikoen eta Giza Eskubideen Batzordea: 2004ko martxoaren 2an, 12:00etan.

Herritarren Parte Hartze, Kultura eta Sentsibilizazio Batzordea: 2004ko martxoaren 25ean, 12:00etan.  

Hauxe izan da laugarren bilera-aldi honen gai-zerrenda:

1.- Inmigrazioari buruzko Euskal Plana aztertzea.

2.- Haren jarraipena egiteko proposamenak.

3.- Hainbat gai.

4.- Galderak eta eskaerak.  

LAN BATZORDEEK INMI GRAZIOARI BURUZKO EUSKAL PLANARI EGIN DIZKIOTEN EKARPENAK.

 

Hasierako fasean, batzordekideek Foroaren Idazkaritza Teknikoari helarazi zizkioten proposamenak, hark gainerako batzordekideei ere helaraz ziezaizkien. Bigarren fasean, batzorde bakoitzak erabakia hartu zuen Planean sartu beharreko neurri-multzoari buruz; betiere, planteatu ziren irizpideei jarraiki.

 

Azken eguneratzea: 2005/05/24