Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Inmigrazioa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Udal Mailako Harrera Sare Publikoa - HELDU

AURKEZPENA-EGINKIZUNAK - EAE-KO ATZERRITAR ETORKINEN ARRETA JURIDIKO-SOZIALEKO SAREA

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak HELDU programa sortu du; programa horren helburua gure erkidegoko atzerritar etorkinei arreta juridikoa eta soziala ematea da. Zerbitzu honen helburua da oinarrizko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan aritzea, atzerriko etorkin herritarrei berme handiagorekin arreta eman ahal izateko, Espainian egoitza izateko baimenik gabe daudenean gizarte-bazterketarako arrisku handia edo gizarte-zaurgarritasun larria pairatzen dute-eta.

Ildo horretatik, zerbitzu honek informazioa ematen du, aholkua eta laguntza, eta doan egiten ditu izapideak atzerriko etorkinentzako egoitza-baimenak, edo egoitza- eta lan-baimenak lortze aldera. Era berean, zerbitzu honek aholkua ematen die oinarrizko gizarte-zerbitzuetako profesionalei Atzerritartasunari buruzko Lege Organikoak legeria orokorrean duen eragin bereziaz, profesional horiek baldintza berberetan arreta egin ahal diezaieten zerbitzu eske joaten zaizkien atzerriko etorkinei.

 

 

HELDU PROGRAMARA IRISTEKO BIDEA 

 

Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuen bitartez, foru aldundietako adingabekoentzako zerbitzuak erabilita edo Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Justiziako Zerbitzuaren bidez.

 

 

ZERBITZUAZ BALIA DAITEZKEENA

 

Dagoeneko gure lurraldean dauden, hau da, gure udaletako batean bizi diren atzerriko etorkinak, baina egoitza-baimenik ez dutenak. Baita egoitza-baimena duten atzerriko etorkinak ere, baldin eta egoera oso txarrean edo bereziki zaurgarrian baldin badaude, hala nola: laguntasunik gabeko adingabekoak; 18 eta 23 urte bitarteko gazteak, neurriren bat ezarri zaienak, eta Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Justiziako Zerbitzuaren gainbegiradapean daudenak, berrezteko; tratu txarrak jasan dituzten atzerriko emakume etorkinak eta haien familia-unitatea; toxikoen mendekoak, autonomia pertsonalik ez badute; baita atzerriko etorkinari arreta ematen dion oinarrizko gizarte-zerbitzuko gizarte-langileek beharrezkotzat jotzen dituztenak ere.

 

 

HELDU BIZKAIA

 

Saralegi Plaza, 4-5

48003 Miribila - BILBAO 

Tlfnoa: 94 433 47 00 / Faxa: 94 433 49 12

 

 

HELDU ARABA 

  

Baiona 13-15 

01010 Vitoria-Gasteiz 

TlfnoA: 945 20 04 85 / FaxA: 945 17 65 35

 

 

HELDU GIPUZKOA 

 

Larramendi Kalea, 1 - Beheko solairua-Ezkerra.

20006 Donostia-San Sebastián 

Tlfno: 943 44 48 90 / Fax: 943 46 65 55

 

 

HELDU SAREARI ATXIKITAKOAK

 

Azken eguneratzea: 2008/05/08