Agindua, 2008ko apirilaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etorkinek EAEko elkarte-sarean eta parte-hartze sarean zuzenean parte hartzeko aukera bultzatuko duten proiektuetarako laguntzetarako deialdia egiten duena.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak
Inmigrazio Zuzendaritza
1. Honako hau da agindu honen xedea: Etorkinek EAEko elkarte-sarean eta parte-hartze sarean zuzenean parte hartzeko aukera eta horien herritartasunaren onarpena eta erabilera sustatu eta bultzatuko duten proiektuetarako laguntzetarako deialdia egitea. Proiektu horien bidez, erabakitzeko eta kudeatzeko guztion erantzukizunaren eta elkartasun aktiboaren ideiak indartuko dituen parte hartzeko kultura bat sortuko da gizartean.
2. Diru-laguntza jasoko duten jarduerak 2008ko ekitaldian garatu beharko dira.
Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek: aurreko artikuluan deskribatutako programak edo jarduerak beren kabuz edo partzuergo batean egiten dituzten pertsona juridiko guztiek (publikoek zein pribatuek), betiere honako betekizun hauek betetzen badituzte:
Legez eratuta eta dagokion administrazio-erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.
Irabazi-asmorik ez izatea eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.
Jarduera EAEko eremuan egitea, eratze-tituluaren arabera.
Diruz lagunduko diren programetara bideratzen den aurrekontu-kreditua, 2008ko ekitaldi ekonomikorako, 40.000 € da.
Agindua, 2008ko apirilaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etorkinek EAEko elkarte-sarean eta parte-hartze sarean zuzenean parte hartzeko aukera bultzatuko duten proiektuetarako laguntzetarako deialdia
61/2007 Dekretua, apirilaren 17koa, inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituena.
Rosa Mari Urrutia
Tfnoa: 945 01 64 25
e-maila: rosa-urrutia@ej-gv.es
I. ERANSKINA: Laguntzen eskaera.
II. ERANSKINA: Eskaera-inprimakia behar bezala betea.
III. ERANSKINA: Aurkezturiko proiektua egiteko bestelako finantziazio-iturriak daudela adierazten duen zinpeko aitorpena.
Hala badagokio, proiektuaren iraunkortasunaren adierazgarri den funtsezko dokumentazioa: hitzarmenak, gutunak, EAEko beste erakunde batzuen abalak, etab.
Erakundearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
Eskaera sinatzen duenaren ahalordetzea.
Erakundearen estatutuen fotokopia.
Erakundearen organigrama. EAEn dituen soldatapeko langileak. Bazkideen kopurua, boluntarioak, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEn eta beste toki batzuetan dituzten egoitzak eta ordezkaritzak. Immigrazioarekin zerikusia duten beste erakunde batzuekiko atxikipena edota afiliazioa.
Erakunde eskatzailearen jardueren memoria. Immigrazio- eta kulturartekotasun-arloan kudeaturiko antzeko esperientzia eta proiektuak.
Erakundearen 2007. urteko kontuen balantzea.
Zerga-betebeharrak betetzen dituela adierazten duen eta egunean dagoen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana.
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela adierazten duen eta indarrean dagoen ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emana.
IV. ERANSKINA: Laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatearen zinpeko aitorpena.
V. ERANSKINA: Hirugarrenen alta-dokumentua (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko deialdietan ekarritako dokumentazioarekiko aldaketarik badago).
Hala badagokio, betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duten bestelako dokumentuak, betiere interesgarriak badira laguntza-eskaera aztertzeari begira. Adierazi:
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Apirilaren 17tik maiatzaren 17ra.
Eskaerak agindu honi I. Eranskin gisa gehitutako instantzia bidez aurkeztuko dira, Eranskin horretan eskatzen den dokumentazioarekin batera:
a) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1- 01010 Gasteiz)
b) Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan:
- Arabako Lurralde Ordezkaritza:Samaniego, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba).
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85-7. 48011 Bilbo (Bizkaia).
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Andia, 13-6. 20003 Donostia (Gipuzkoa).
c) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa edozein lekutan.
Lehiaketa izango da diru-laguntzak emateko erabiliko den prozedura. Horretarako, Inmigrazio Zuzendariak kide anitzeko organo bat izendatuko du eta organo horrek egingo du emakida-proposamena aurkeztutako eskaeren artean.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren Inmigrazio Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Inmigrazio zuzendariak, diru-laguntzak eman edo ukatu diren ebatziko du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die.
Inmigrazio zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean hasten denetik aurrera zenbatzen hasita.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
I. Eranskina. Eskabidea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
II Eranskina. Proiektuaren aurkezpenerako formularioa.
III Eranskina. Finantzazioari buruzko adierazpena.
IV Eranskina. Zigorrei buruzko adierazpena.
V. Eranskina. Hirugarrenen altarako dokumentua.
VI. Eranskina. Dirulaguntzaren justifikazia (emanda izanez gero)
Ez dira finkatzen.
Dagokion programa edo jarduera egiteko, onartutako aurrekontuaren % 80 finantzatuko du gehienez ere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak.
Agindu honen arabera emandako diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa ez da 10.000 €-tik gorakoa izango.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.