Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Izateko Bikoteak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa



 BETEBEHARRAK ETA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Legeak ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira Izatezko Bikoteen Erregistroan:

  • Bikotekide bien NANaren fotokopia, jatorrizkoarekin batera aurkeztekoa, egiaztatzeko. Bikotekideetako batek Espainiako nazionalitaterik ez badu, nortasuna egiaztatzeko erabiltzen den agiri baliokidea aurkeztu beharko du.

  • Administrazio-egoitza EAEn duenaren erroldatze-ziurtagiria.

  • Erregistro Zibilak bien egoera zibilari buruz emandako egiaztapena (nahikoa da “bizirik egotearen eta egoeraren fede emateko espedientea”, erroldatuta dagoen herrian Erregistro Zibilak ematen duen agiria) edo agiri baliokidea, atzerritarren kasuan.

  • Bikotekideen zinpeko aitorpena, beste pertsona batekin izatezko bikoterik eratuta ez dutela.

  • Beren ardurapean seme-alabarik badute (bi bikotekideen seme-alabak edo soilik bikotekide batenak), familia-liburuaren fotokopia bat aurkeztu beharko dute, familia-liburuarekin batera, erkatzeko.

  • Dibortzio edo deuseztasun epaia, edo hitzez hitzeko ezkontza-ziurtagiria, beharra izanez gero, honelako konturen bat jasotzen duena.

  • Bikotearen harreman ekonomikoak: Hala nahi badute, Legeak ez baititu behartzen, bikotekideek beraien arteko ekonomia- eta ondare-harremanak arautu ahal izango dituzte hitzarmen edo itun arautzailea izenpetuz. Ituna dokumentu publikoan egin daiteke (notarioaren aurrean), edo dokumentu pribatuan, eta Izatezko Bikoteen Erregistroan sartuko da. Erregistroak itun pribatuaren zenbait eredu eman ditu, interesatuek aukeratzeko (ez da beharrezkoa). Beren eskura dituzte Erregistroaren hiru bulegoetan eta web honetako formulario-atalean (beherago).Agiri pribatua biek sinatu beharko dute, orri guztietan, eta bi aletan aurkeztu, Erregistroan sartzeko.

    Bikotekideek nahi bestetan aldatu ahal izango dute ituna. Aldaketa bakoitza Erregistroan aurkeztu beharko da, Erregistroan sar dadin.

   BERTAN BEHERA UZTEKO BETEBEHARRAK ETA AGIRIAK

Ondoko edozein arrazoi dela-eta iraungi liteke izatezko bikotea:

  • Ados jarrita.
  • Bietako baten alde bateko erabakia dela-eta, besteari egiaztatzeko moduan jakinarazitakoa.
  • Bikoteko kide bat hil izana edo haren heriotza-deklarazioa dela-eta.
  • Bikoteko kideen arteko edo kideetako edozeinen ezkontza dela-eta.


Ados jarrita edo bietako baten alde bateko erabakia dela-eta erabakitzen bada bikotea desegitea, idatzizko eskabide bat, bertan behera uzteko eskatzen duena, aurkeztu besterik ez da egin beharko. Eskabide hori bi bikotekideek edo bikotekide batek sinatu beharko du. Bikotekide batek sinatzen badu, eskabidearekin batera agiri bat aurkeztu beharko da egiaztatzen duena besteari egiaztatzeko moduan (telegrama, burofaxa, notarioaren akta edo beste ezer erabiliz) jakinarazi zaiola inskripzioa bertan behera uzteko asmoa.

Ezkontza edo heriotza dela-eta bertan behera uzten bada inskripzioa, idatziz jakinarazi beharko da horren berri, eta ezkontza edo heriotza-ziurtagiria aurkeztu.

Inskripzioa bertan behera uztearen ondorioak -heriotza edo ezkontza dela-eta gertatzen denean izan ezik-, horretarako ebazpena ematen den egunetik aurrerakoak izango dira.

Inskripzioa bertan behera uzte horrek itundutako ondare-erregimen ekonomikoa desegitea eragiten du.


  FORMULARIOAK JASOTZEKO

Behar dituzun formularioak web honetan bertan har ditzakezu, Izatezko Bikoteen Erregistroaren izapidetze-tokietara hurbildu beharrik gabe. Formulario horiek, dena den, behar bezala beteta entregatu behar dituzu zure lurralde historikoko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Ordezkaritzan dagoen Izatezko Bikoteen Erregistroaren Bulegoan.
Azken eguneratzea: 2008/04/02