LEGERA BILTZEKO BETEBEHARRAK
- Pertsona biak adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izatea
- Biak gaitasun osoarekin
- Ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaidetasunik eduki
- Ezin dute euren artean alboko lerroko bigarren mailako odol-ahaidetasunik eduki (neba-arrebak)
- Ezin dute ezkontza edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin ere
- Bikotekideetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldatuta egotea
IZENA NON EMAN BEHAR DEN
Izatezko Bikoteen Erregistroan izena emateak eraketa-ondorioak ditu; beraz, izena ematen ez duten bikoteei ez zaie lege hau aplikatuko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan bertan eman daiteke izena, zuzenean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hiru lurralde historikoetan dituen ordezkaritzetan baitago, edo bestela, udal erregistrora jo, halako erregistroa duten udaletan, behintzat.
Halakoetan, lege honetaz baliatzeko borondatea adierazi beharko da, berariaz. EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko du, udaletako izen-emate horiei balioa eman ahal izateko, 2/2003 Legearen ondorioetarako.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako ordezkaritzak
Bizkaiko Ordezkaritza
Henao Kalea, 9, 1.a
48009 Bilbo
Tfnoa: 94 401 43 00
Arabako Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa: 945 01 76 94
Gipuzkoako Ordezkaritza
Andia kalea, 13-6.a
20004 Donostia
Tfnoa: 943.022 822
Jendaurreko ordutegia:
Negua: Urria-Ekaina 9-13:30 y 15-16:30
Uda: Ekaina- Urria 9:14”
BERDINDU Zerbitzua
Sexu bereko bikoteek, hala behar badute, informazio gehiago eskura dezakete Eusko Jaurlaritzaren BERDINDU-Lesbiana, Gay eta Transexualen Arretarako Zerbitzuan, telefono honetara deituz: 900 840 011 edo ondoko posta elektronikoaren helbidera idatziz: berdindu@ej-gv.es.
HELDU Zerbitzua
Europako Batasuneko estaturen bateko herritar ez diren pertsonek, hala nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren, HELDU-Etorkinen Arreta Juridiko-Sozialeko Zerbitzuan eskura dezakete aholkularitza juridiko gehiago.
|