|
Laguntzak 
Irisgarritasuna hobetzeko berariazko laguntzarik ez badago ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak ematen ditu, partikularrei eta jabekideen komunitateei zuzenduak.
Laguntza horiez gain eta une bakoitzeko egoeraren eta aurrekontu-partiden arabera, Udaletxeek eta Foru Aldundiek, beren eskumenen esparruan, traba arkitektonikoak kentzearekin zerikusia duten jarduerak ordaintzeko "laguntza-poltsak" ezartzen dituzte beren lurralde-eremuan. Azaldutakoari jarraiki eta horri buruz informazioa behar duten unean dagokien Udaletxean edo Aldundian galde dezaten aholkatzen zaie erabiltzaileei.
|