|
Parlamentuko eta Europar Kontseiluko 2002/91/EB Europar Zuzentaraua, 2002ko abenduaren 16koa, Eraikuntzen Eraginkortasun Energetikoari dagokiona.
Eraginkortasun energetikoaren kalkulurako metodologia ezartzen du eta horrekin batera metodologia horren arabera eraikinek izan beharreko eraginkortasun energetikoaren gutxieneko baldintzak bermatzeko neurriak hartzeko derrigortasuna.
Eraiki berriak diren eraikinen erosle eta erabiltzaileen esku eraikinen ezaugarri energetikoen inguruko ziurtagiria jartzeko derrigortasuna ezartzen du, eraginkortasun energetikoko eraikinen sustapena eta energiaren aurreztean egindako inbertsioak bultzatzeko.
Ziurtagiri hauek eraikinen ezaugarri energetikoen inguruko informazio objektiboa sartu behar dute, haren eraginkortasun energetikoa alderagarria eta baloragarria izan dadin.
Era berean galdara eta aire girotu sistemen, haien potentzia nominalaren arabera, ikuskapen periodikoak ezartzeko derrigortasuna zehazten du.
Zuzentaraua 2002/91/CE (pdf 53Kb)
itzuli
|