|
ARAUDIA BETETZEA
Eraikinen energia eskaeren justifikatzeko kalkulua
Eraikuntzaren Kode Teknikoaren eskakizunak betetzen direla konprobatzean datza bertan azaltzen diren aukera bien bidez:
-
Aukera sinplifikatua, kalkuluaren bidez lortutako balioak baimendutako gehieneko balioak baino txikiagoak direla ziurtatuz.
-
Aukera orokorra, programa ofiziala aplikatuz (LIDER) eraikinaren energia eskaera erreferentziazko eraikinarena baino txikiagoa dela ziurtatuz.
LIDER-ez gain, EKKL-ak bestelako programak erabiltzen ditu, hala nola TRNSYS, COMIS eta abar, eraikinen simulazio energetikoa, eraikinen barneko airearen mugimenduaren ikerketa eta abar egiteko.
Azaleko kondentsazio eta kondentsazio interstizialen ikerketa
Laborategiak kondentsazioen kalkulua egin dezake ihintz tenperatura eta lurrinaren presioak erabilita. Era berean, badu programa informatikoa denbora tarte jakin batean itxituren portaera termiko eta higroskopikoa modu bateratuan simulatzea baimentzen duena, kondentsazioak agertzeko arriskua modu zehatzagoan aztertzeko aukera izanik.
Programa hauen abantaila klima eta material ezberdinen inertzien efektuak kontuan hartzen dituela da, bai bero zein hezetasunaren transmisioarekiko.
|