Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategia
  4.  
  5. Termika Arloa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

o ERAIKUNTZAKO KODE TEKNIKOA. Energia aurrezpenaren inguruko HE Oinarrizko Dokumentua.

Eraikuntza berrietarako eta erreformatzen diren  eraikin handietarako eraginkortasun energetikoari begira bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen ditu, karbono dioxido aireratzeak mugatzera bideratuak, Europar Batasuneko zuzentarauak jarraituz.

Energia aurrezteko helburua lortu ahal izateko eraikinak ezartzen diren oinarrizko betebeharrak jarraituz proiektatu, eraiki, erabili eta mantenduko dira, horien artean eskaera energetikoaren mugapena aurkitzen delarik.

Eraikinek ezaugarri jakin batzuk izango dituen ingurukari bat izango dute zeinek lekuaren klima, eraikinaren erabilera eta uda eta neguko erregimenaren araberako ongizate termikoa lortzeko beharrezkoa den eskaera energetikoa mugatuko duen, honekin batera isolamendu ezaugarri eta inertziak, airearekiko iragazkortasuna, eguzkiaren irradiazioekiko esposizioa  eta ezaugarrietan kalterik sor dezaketen kondentsazioak eragindako azaleko hezetasunak zein interstizialak agertzeko arriskua murriztuz eta zubi termikoak, bero galera eta irabaziak mugatzeko eta haietako arazo higrotermikoak saihesteko, modu egokian tratatuz.

Era berean argiztapen instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzeko eskakizun batzuk ezartzen ditu (instalazio termikoak EITA-n garatzen dira), eta hauekin batera energia kontsumoaren parte bat berriztagarriak diren iturrietatik hartzeko eskaera ere egiten du (eguzkiaren energiarena).

 itzuli

Azken eguneratzea: 2007/04/03