Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
 

WAI-A

Etxebizitzako Etxebehategia - Webgune sarbidea

EAE-N SALGAI ESKAINITAKO ETXEBIZITZA ERABILIEN BATEZ BESTEKO PREZIOAK URTEKO %2KO HAZKUNDEA IZAN DU 2007AN


TASA HORREK AZKEN HAMAR URTEETAKO HAZKUNDERIK BAXUENA ERAKUSTEN DU

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak lantzen duen 2007ko 3. hiruhileko Eskaintza Inmobiliarioaren Estatis-tikak, txoten osoa (pdf, 476 Kb)  erakusten dituen datuen arabera, EAEn 2007ko laugarren hiruhilekoan eskaini diren bigarren eskuko etxebizitzen batez besteko prezioa 4.356 €/m2 da; beraz, urtean %2ko hazkundea lortu da. Tasa horrek azken hamar urteetako hazkunderik baxuena erakusten du.

Bestalde, eskaintzan jarritako bigarren eskuko etxebizitzen (pdf, 72 Kb)  bolumenak nabarmenki egin du gora, eta zabaldu egin da, halaber, etxebizitza bat saltzeko beharrezkoa den batez besteko epea; horrela, sei hilabete behar dira batez beste. Horrez gain, dinamismo indizeak, higiezinen merkatuko dinamika sektoreko eragileen ikuspegitik neurtzen duen indizeak, balio oso baxuak erregistratu ditu berriro ere eta, hori kontuan hartuta, sustatzaileek eta higiezinen merkatuko eragileek antzemandako merkatuaren moteltzea baieztatuta geratzen da.

Eraikuntza berriko segmentuari (pdf, 122 Kb) dagokionez, 2007ko laugarren hiruhilekoan antzemandako eskaintzaren batez besteko prezioa 4.113 €/m2 da. Bilakaerari erreparatzen bazaio, etxebizitza erabiliaren kasuan ikusitako eszenategia aldatu egiten da eta EAE osoan izandako hazkundea urteko %12,8koa da. Azterketa geografikoa eginez, bestalde, joera anitzak eta desberdinak ikus daitezke hiru Lurralde Historikoetan.

Etxebizitza berriaren eskaintzaren azterketak erakusten duen moduan, akabera maila altuko etxebizitzen eskaintzak gora egin du (etxebizitza garestiagoak dira) eta eskainitako etxebizitzen prezioen banaketa sakabanatuagoa dago; ildo horretan, azken urteetan banaketa orekatsuagoa izan dela azpimarratu behar da.

Eredu etxebizitzari erreparatzen bazaio (produktu homogeneoagoa), hazkundea dezente neurritsuagoa izan dela ikus daiteke (+%2,1 urtean). Eredu etxebizitzaren kasuan -akabera normala eta 60-90 metro koadro arteko azalera duen etxebizitza-, duela urtebeteko eskaintzarekin alderatuta uzkurdura gertatu dela azpimarratu behar da.

Bestalde, merkatu babestuak (pdf, 42 Kb) merkatuko kuota altua erregistratu du, berriro ere, eraikuntza berriko etxebi-zitzen segmentuan. 2007ko laugarren hiruhilekoan salgai jarritako etxebizitza babestuen batez besteko prezioa 1.322 €/m2 da, hau da, eskaintza librearen batez bestekoa baino hiru aldiz baxuagoa.

Alokairuan antzemandako eskaintza librearen batez besteko errenta hilean 890 eurokoa da (urteko +%8,6); merkatu babestuan, berriz, batez besteko errenta hileko 325 eurokoa da BOEren kasuan, eta hileko 132 eurokoa etxebizitza sozialen kasuan.

Etxebizitza berriaren eta erabiliaren metro koadroaren prezioaren bilakaera EAEn

PREZIOEN BILAKAERA (pdf, 76 Kb) (Ikus estatistikak (pdf, 14 Kb)

Prezioen adierazle orokorra, EAEn antzemandako eskaintza guztia (librea eta babestua) barne hartzen duen adieraz-lea, 287 puntukoa (1994 oinarria= 100) izan da 2007ko laugarren hiruhilekoan, hau da, urtean %11,6ko hazkundea lortu da. Ezin da ahaztu antzemandako laginean etxebizitza librearen eskaintzak izan duen hazkunde nabarmena, batez ere bigarren eskuko etxebizitzarenak, eta, ondorioz, prezio orokorrak gora egin du. Oinarri bera erabilita, eta etxebizitza libreari erreparatuz (berria eta erabilia batera hartuta), indizea 327 puntukoa da (+%7,4), eta 204 puntura iritsi da etxebizitza babestuaren indizea.

EAEn salgai jarritako etxebizitzen prezioa/m2 erabilgarriaren bilakaera indizeak

 

INDIZEA

Orokorra*

Etxebizitza librea**

Etxebizitza berri librea

Etxebizitza babestua

Etxebizitza berria***

Etxebizitza erabilia

1994   Batez b.

100,0

100,0

100,0

100,0

100,0

100,0

1995   Batez b.

106,4

105,9

117,8

108,9

113,9

101,5

1996   Batez b.

108,9

108,5

118,5

107,9

112,2

105,1

1997   Batez b.

111,2

108,4

116,6

108,6

118,1

105,5

1998   Batez b.

109,4

111,4

117,5

98,8

106,0

109,0

1999   Batez b.

123,1

135,3

123,7

108,6

106,1

141,2

2000   Batez b.

150,8

165,1

145,0

116,3

125,3

175,7

2001   Batez b.

165,7

180,1

175,0

126,4

138,3

180,9

2002   Batez b.

177,3

193,1

185,0

139,3

147,4

194,9

2003   Batez b.

204,6

234,4

197,9

149,8

156,5

250,8

2004   Batez b.

218,7

253,8

229,1

168,3

183,6

270,2

2005   Batez b.

247,7

283,4

265,7

191,9

215,3

295,6

2006   Batez b.

257,0

308,7

287,5

199,4

212,5

321,0

2007               I

262,7

314,2

295,7

200,6

217,4

324,2

2007             II

273,9

320,1

308,6

201,5

229,6

325,8

2007            III

283,8

325,4

318,2

203,5

237,9

328,1

2007              IV

286,8

326,9

324,4

205,2

240,2

327,2

 

*        Eskainitako etxebizitza guztiak.

**  Etxebizitza libre berria eta erabilia

*** Etxebizitza berri librea eta babestua.

Iturria:           EAEko Etxebizitza, Garaje eta Lokalen Eskaintzari buruzko inkesta. 2007ko 4. hiruhilekoa.

EAEko etxebizitzen prezioen indizeen bilakaera

Etxebizitzaren metro koadro erabilgarriaren prezioari erreparatuz, etxebizitza erabiliaren kasuan 4.356 €/m2 da 2007ko laugarren hiruhilekoan antzemandako balioa; horrek urteko %2ko hazkundea erakusten du. Eraikuntza berriko etxebizitza librearen batez besteko prezioa 4.113 €/m2 da, hau da, duela urtebete antzemandako eskaintzak erregistratutako batez besteko prezioarekiko %12,8ko hazkundea egon da.

Etxebizitza erabiliaren merkatuari dagokionez, azken urtean segmentu honetako jarduera moteldu egin dela ikus daiteke eta, ondorioz, gero eta luzeagoa da etxebizitza bat saltzeko beharrezkoa den denbora. Egoera horrek eskainitako etxebizitzen stocka nabarmenki areagotzea ekarri du eta, ondorioz, zenbait kasutan etxebizitzagatik eskatzen den prezioa murriztu egin behar izan da etxebizitza saldu ahal izateko. Adierazitako guztia kontuan hartuta, EAEn eskainitako etxebizitza erabilien batez besteko prezioari eutsi zaio eta, zenbait kasutan, prezioaren hazkundea oso neurritsua izan da.

Lurraldeen araberako (pdf, 15 Kb) bilakaerari dagokionez, hiru Lurralde Historikoetan prezioei eutsi zaie, baina nabarmenkiago egin da Araban. Horrela, batez besteko prezioa uzkurtu egin da zertxobait (-%0,9) Araban; Gipuzkoan eta Bizkaian %2,1 eta %2,9 izan dira, hurrenez hurren, aldaketa tasak. Kopuru absolutuetan, Arabako batez bestekoa 3.835 €/m2 da, 4.491 €/m2 da Bizkaikoa eta 4.847 €/m2, azkenik, Gipuzkoakoa.

€/m2

ETXEBIZITZA LIBREA

ETXEBIZITZA BABESTUA

LIBREA GUZTIRA (*)

ERABILIA

BERRIA

EREDU ETXEBIZITZA

1994   Batez b.

1.308,7

1.331,2

1.268,1

1.111,9

644,6

1995   Batez b.

1.388,3

1.350,8