A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ
O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK
A
itzuli
B
Babes ofizialeko etxebizitzak
Administrazioak babes ofizialekotzat jotzen dituen etxebizitzak; horretarako zenbait baldintza bete
behar dituzte, eremuei, diseinu-arauei eta kalitateari buruz. Ez dituzte gainditu behar
administrazioak ezarritako salmentako prezio eta errenta gorenak, eta pertsona fisikoen bizileku
ohiko eta iraunkorrerako erabili behar dira. Administrazioak etxebizitzaren merkatuan esku hartzen du
produktu egoki bat bultzatzeko, prezioetan eta ezaugarrietan, bere etxebizitza-politikan ezarritako
gizatalde babesgarrientzat. Ordain gisa, hainbat arau ezartzen ditu, merkatuan izan duen esku-
hartzearen gizarte-xedea ziurtatuko dutenak.
Beharra
Etxebizitza aldatzeko, lehen etxebizitza erosteko edo etxebizitza zaharberritzeko beharra duten
etxeguneen kopurua irudikatzen du.
itzuli
C
itzuli
D
itzuli
E
Eredu-Etxebizitza
Etxebizitza berria, kolektiboa, erregimen librekoa, zuzenean sustatzaileak eskainia, akabera
BnormalekoaB eta 60 eta 90 m2 bitarteko azalera duena.
Eskaria
Etxebizitza aldatzeko, lehen etxebizitza erosteko edo etxebizitza zaharberritzeko beharra izanik,
behar hori denboraldi jakin batean estaltzea espero duten etxeguneen kopurua irudikatzen du
(1, 2 edo 4 urteko eskaria).
Etxebizitza amaitua
Etxebizitza bat amaitutzat jotzen da amaiera zehazten duen administrazio-dokumentuaren datatik.
Dokumentu hori ezberdina da etxebizitza-mota bakoitzari buruz: gizarte-etxebizitza, babes
ofizialeko etxebizitza eta etxebizitza librea.
Etxebizitza babestuak
Zentzu hertsian, babes ofizialeko etxebizitzaren termino sinonimoa (gizarte-etxebizitzen eta babes
ofizialeko gainerako etxebizitzen batura).Adiera zabalago batean, babesen bat jaso duten
etxebizitza guztiak (berriak edo erabiliak) hartuko lituzke termino horrek (laguntza publikoa, edozein
adiera eta motaren bidez bideratua), alde batera utzirik babesa jaso duten etxebizitzak babes
ofizialekotzat jo direnentz.
Etxebizitza berriak
Etxebizitza eraiki berriak; oraindik ez da gertatu erabileraren lehen transmisioa, sustatzailearengandik
erabiltzailearengana.
Etxebizitza erabiliak
Etxebizitza non erabileraren lehen transmisioa gertatu baita.
Etxebizitza hasia
Etxebizitza bat hasitzat jotzen da hasiera zehazten duen administrazio-dokumentuaren datatik.
Dokumentu hori ezberdina da etxebizitza-mota bakoitzari buruz: gizarte-etxebizitza, babes ofizialeko
etxebizitza eta etxebizitza librea.
Etxebizitza libreak
Etxebizitzaren merkatuan sustatutako etxebizitzak, eta babes ofizialeko etxebizitza gisa
administrazio-sailkapenik jaso ez dutenak.
Etxebizitzaren prezioa
Batez besteko prezioak dira, etxebizitza-mota bakoitzaren eskaintza-bolumenaren arabera neurtuak.
itzuli
F
itzuli
G
Gizarte-etxebizitzak
Diru-sarrera maila txikieneko gizarte-taldeentzako babes ofizialeko etxebizitzak; babes ofizialeko
gainerako etxebizitzei aplikatzen zaien araubide orokorrean ezarritako salmentako prezio eta errenta
gorenak baino txikiagoak dituzte. Administrazio-ondorioetarako, gizarte-etxebizitzatzat jotzen dira.
itzuli
H
itzuli
I
itzuli
J
itzuli
K
itzuli
L
itzuli
M
m2 erabilgarriko prezioa
Eremu erabilgarriaren metro karratuko batez besteko prezioa da; eremu erabilgarritzat jotzen da
etxebizitzaren kanpoko murruen barruan biltzen dena gehi terrazarako erabiltzen dena. Beraz,
geletarako eremua ez ezik gelatzat jotzen ez diren beste gune batzuk ere sartzen dira (korridoreak,
atarteak, bainugelak eta horrelakoak)
itzuli
N
itzuli
Ñ
itzuli
O
itzuli
P
itzuli
Q
itzuli
R
itzuli
S
itzuli
T
itzuli
U
itzuli
V
itzuli
W
itzuli
X
itzuli
Y
itzuli
Z
itzuli
|